Udal Gobernuak ikurrina jarri du udaletxeko balkoian, hark 120 urte betetzen dituelako gaur, uztailaren 14an. Erakundeak adierazi du euskaldun guztiena dela ikurrina, "arraza, kondizio eta ideologiaz" gaindi.
Horrez gain, "gogor" kritikatu dute Azpeitiko Udalari Espainiako bandera jartzea eskatu izana. Izan ere, Udal-ordezkarien arabera, "herriaren nahiaren aurka" dago neurria, eta "bizikideta astintzeko" modua da. Honela azaldu dute beraien iritzia: "Herriaren borondateagatik gure ikurra Ikurrina da, euskaldun guztiok batzen gaituena".