Joan berri den astean, Espainiako Alebinen Txapelketa jokatu da Badajozeko (Extremadura) La Granadilla igerilekuan. Izarraitz Igeri Elkarteko Paula Urrestillak eta Maitane Goenagak denboraldian zehar lortu zituzten txapelketa horretan parte hartzeko beharrezkoak ziren gutxiengoak. \
\
Badajozeko txapelketan izugarrizko markak ikusteko aukera izan dugu, parte hartzaileak 12 urteko gaztetxoak izan arren. Paulak parte hartu zuen bi frogetan bere aurreko markak hobetzea lortu zuen eta Maitanek, berriz, bere denboretan ibili zen. Txapelketa, 50 metroko igerilekuan jokatu zen eta, gure igerilariak luzera horretako igerilekuan aritzen ziren bigarren aldia zuten.\
\
Izarraitzekoen helburu nagusiak ziren maila horietako txapelketak ezagutzea eta ondo pasatzea. Helburuak lortu dituztela uste dugu, hurrengo denboraldian gogorrago eta gogo gehiagorekin entrenatzako asmoarekin etorri baitira.\
\
Paula igande honetan, infantil mailako Getaria-Zarautz Itsas Zeharkaldian izango da eta zorte handiena opa diogu. Gero, oporrak hartuko ditu beste denek bezala. \
\
Zorionak taldeko gaztetxo guztioi egin duzuen aurrerapenagatik eta irailean ikusiko dugu elkar! \
\
Ondo pasatu oporrak! \
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide