Madalena auzoko hoditeria aldatzen ari da Udala

Uztarria.eus 2014ko uzt. 17a, 12:46

Denon Artean parte-hartze prozesuaren barnean egindako eskarien harira, Madalena auzoko hoditeria berritzen ari da Udala. Lanak aurreko astean hasi zituzten eta uda amaitu aurretik bukatzea espero dute. 80.000 euro inguruko aurrekontua dute eta Udalak erdia ordainduko du.

Udaleko ordezkariek esan dutenez, "lan horiek urteetan bizilagunek egindako eskariei erantzungo diete, eta Madalenako ospitale eta baseliza inguruaren balioa indartuko dute. Lan horiei esker, euriteak izaten direnenan, auzoak pairatzen dituen arazoak saihestuko dira". 

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide