Aniztasun Mosaikoa egingo da uztailaren 24an, plazan

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2014ko uzt. 17a, 16:22

Elkar-ekin taldeak ekimen berezi batekin eman nahi die hasiera herriko jaiei. Horretarako, Aniztasun Mosaikoa antolatu dugu uztailaren 24rako. Ekimen horren bidez, gure herriaren aniztasuna koloreen, musikaren eta testuen bidez aldarrikatuko dugu, aniztasun horrek aberatsagoa egiten duelako gure herria. Guztion herria, guztion parte hartzeaz egina, guztiok bizitzeko eta gozatzeko.\ Herriko jaiek ere gure koloreen erakusle izan behar dutela uste dugu. Horregatik, herritar guztiok gonbidatzen zaituztegu ekimen horretara hurbildu eta une eder bat igarotzera.\ \ Mosaikoa arratsaldeko 19:00etan hasiko da, plazan.\ \

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide