Azpeitiarrak 44. Getaria-Zarautz itsas zeharkaldian

Datorren igandean, uztailak 20, itsas zeharkaldi denboraldiarekin jarraituko dute Izarraitz Igeri Elkartekoek, 44. Getaria-Zarautz Itsas Zeharkaldian. \ \ Bi mila kirolarik eman dute izena proban, eta horien artean, Izarraitz Igeri Elkarteko bost igerilari infantilek: Maria Otaegi, Ane Odriozola, Martin Zurutuza, Nagore Kerejeta eta Paula Urrestilla. Horiek, beste 200 igerilari infantilekin batera, 11:00etan ekingo diote probari, Zarauzko hondartzan. 800 metroko luzera duen igerialdia izango dute.\ \ Ondoren, 12:00etan, hasiko da helduen zeharkaldia Getariako portuan. Inkribatu diren 1.800 igerilariak bost taldetan aterako dira, aurrez eginiko denboraren arabera. Marka onenak dituztenak txano beltzarekin izango dira, eta bost minutuko aldearekin aterako dira beste lau multzoak.\ Izarraitzeko sei igerilari daude izena emanda: Rafa Zubeldia, Asier Oiartzabal, Leire Ceciaga, Garikoitz Uzkudun, Aitzol Aranguren eta Naiara Perez. Horiez gain, Azpeitiko kirolari ugari dago izena emanda, eta esan daiteke uretako Behobia-Donostia dela.\ \ Zorte on, eta egurre!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide