Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ostiraleko Errekortari Txapelketako Azpeitiko saioko sarrera numeratuak erosteko epea zabaldu egin du Zezen Beltz elkarteak, jendearen aldetik eskaria dagoela eta. Hartara, saioaren egun berean zezen-plazan ilarak sortzea saihestu nahi du.
\
\
- Uztailak 23 (asteazkena). 21:00etatik aurrera, Zezen Beltzek duen lokalean (Goiko kale 1, Izarraitz frontoira sartzeko atearen ondoan).
\
- Uztailak 25 (ostirala). 11:00-14:00: Egaña gozotegi aurrean. Eta zezen-plazako takilla: 17:00etan irekiko dugu (18:30ean hasiko da saioa).
\
\
Sarrerak orokorrak, berriz, tabernatan daude salgai.
\
\
Sarrerak aurrez erosteko gomendatzen du Zezen Beltzek.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide