Bidaietako argazkilariok betidanik egin dugun ...

Erabiltzailearen aurpegia \N 2014ko uzt. 22a, 10:11

Bidaietako argazkilariok betidanik egin dugun galdera da. Non egin argazkirik hoberenak? Noiz? Nola? Askotan bota dut faltan bidaietako gidaliburuetan non eta zein ordutan aurkitu dezakeen argazkilari batek argirik ederrena leku horretan, ez baita berdina egunsentiko zeru koloretsuarekin klik egitea edo udan eguarduko 12etako argi gogorrarekin argazkiak egitea. Baina leku bakoitzak du bere unea, bere aurpegi ederrena erakusten duen momentua eta bidaietako argazkilarion helburua hori aurkitzea da.\ \ Hori dela eta, argazkilari profesional nahiz zaletuen lana tamaina batean errazagoa izan dadin, orain dela hilabetetik argazkilari talde bat munduko txoko ederrenak zein unetan, nondik, nola eta bertan irudirik ederrenak lortzeko aholkuak ematen gabiltz, webgune berri bateko mapamundi bat osatuz.\ \ Bertan, argazkilarion ikuspuntutik munduko txoko ederrenak zein diren eta bertan argazkiak egiteko aholkuak aurkitu ditzakezu: http://dondehacerfotos.com/

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide