Datorren zapatuan, hilak 26, jokatuko da XXXIII. Ollagorra Txapelketa. Aurten, gainera, Gipuzkoako kopa ere izango da egun osoan zehar Lapatxeko zelaietan egingo den txapelketa. 10:30etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara izango da.\
\
2.000 euro egongo dira saritan, eta horrez gain, urdaiazpikoa, otarra, gaztak, erropak... Eta maila bakoitzeko lehendabizikoari garaikurra eta oparia ere emango zaizkie. Parte hartzaile guztien artean eskopeta zoragarri bat ere zozkatuko dugu.\
\
Ollagorra elkarteak eskerrak eman nahi dizkie, laguntzaile guztiei eta bertara parte hartzera naiz ikustera eta animoak ematera gerturatuko zareten guztiei.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide