Merkatariek negozio ereduaren diseinuaren inguruko tailerra egin dute

Uztarria.eus 2014ko uzt. 24a, 11:25

Uztailaren 21ean, astelehenean, izan zen Azpeitiko Bertan eta Azkoitiko Herrixen merkatari elkarteek antolatutako Bezeroen esperientzian oinarritutako negozio ereduaren diseinua tailerra. Elkarteetako dendariei zuzendutakoa zen tailerra, eta bertan, zerbitzuak modu errazean garatzeko metodologia berriak erakutsi zizkieten partaideei. Bezeroak hobeto ulertzeko Enpatia Mapa sortu zuten, eta Alex Osterwalderren Business Model Canvas metodologiaren negozio ereduak erabili zituzten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide