\
\
Izarraitz Igeri Elkarteak, 2008. urtean eta aurretik jaiotako haurrak datorren denboraldian taldean parte hartzera gonbidatu nahi ditu.
\
\
Zergatik hasi igeriketan Izarraitz Igeri Elkartean? Galdera hori erantzutea oso erraza da, entrenatzaile baten ardurapean, bertara gerturatzen diren gaztetxo guztien igeriketa maila hobetzeaz gain, talde giroan igeriketako estilo guztiak menperatzea lortuko baidute.
\
\
Zergatik da hain osasuntsua igeri egitea?
\
\
- Kirol oso dinamikoa da, gorputzeko atal guztiak mugitzen baititugu.
\
- Erresistentzia establea eta aldi berean suabea dugu.
\
- Kargarik ez dugu, hau da, gorputza ez dugu zutik mantendu beharrik eta inpakturik ez dute jasaten artikulazio zein muskuluek.
\
- Kirol erlaxantea dela esan dezakegu, hain dinamikoa izatean igeri egitea amaitzean sentsazio hori lortzen baitugu.
\
- Kirol simetrikoa dugu. Gorputzeko bi aldeak berdin erabiltzeko teknikari arreta jartzen diogu.
\
\
Denboraldia Irailaren 8an hasiko dugu, eta esku zabalik hartuko zaituztegu. Zalantzarik izanez gero, Aitzol edo Maider-engatik galdetu igerilekuan edo deitu zenbaki honetara: 607498500
\
\
Oharra: Anima itzazu zeure lagunak, lagun artean askoz atseginagoa baita.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide