Leire Ceciaga eta Maialen Sudupe garaile Bermeon

Zapatuan II. Salome Campos Igerialdia ospatu zen Bermeoko portuan. Izarraitz Igeri Elkarteko lau igerilari joan ziren bertara; Maialen Sudupe infantila eta Rafa Zubeldia, Leire Ceciaga eta Pablo Etxeberria absolutuak.\ \ Maialenek infantil mailan eta 500 metroko igerialdian lehenengo postua lortu zuen. Absolutuen 5000 metroko frogan, berriz, Leire Ceciaga izan zen helmugara aurrena iritsi zen emakumea. Gizonezkoetan, Pablok laugarren postuan ikutu zuen helmugako panela eta Rafa Zubeldiak 12. postuan.\ \ Emaitza bikainak zapatukoak Izarraitz Igeri Elkartearentzat. Bi irabazleak, Leire eta Maialen, sari bikainarekin etorri ziren etxera. Beraien pisua hegaluze-kontserba potetan jaso zuten, eta bien artean 100 kilo pasatxo osatu zituzten. Hau bai sari ederra!\ \ Antolakuntza bikaina izan zen eta datozen urteetan ziur, Salome Campos Igerialdiak ospe handia hartuko duela Euskal Herriko itsas zeharkaldien artean.\ \ Zorionak laukote!\ \ - Emaitzak:\ \ http://izarraitzigerielkarteadotcom.files.wordpress.com/2014/09/ii-salome-campos-absolutuen-emaitzat.pdf\ \ http://izarraitzigerielkarteadotcom.files.wordpress.com/2014/09/ii-salome-campos-infantil-emaitzak.pdf\ \ - Argazkiak:\ \ https://www.facebook.com/media/set/?set=a.695745530522558.1073741908.349730761790705&type=1

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide