Zapatuan, irailaren 13an, Gipuzkoako Distantzia Luzeko XIV. Ligako azkeneko itsas zeharkaldia izango da Donostian. Easo Igeri Elkarteak antolatuta, Donostiako Klub Nautikoko eskaileratan izango du irteera eta helmuga puntua Kontxako Badiako 71. Igerialdiak.\
\
Infantil mutilek 11:00etan izango dute irteera eta horiek bukatu ondoren, infantil neskak lehiatuko dira. Infantilen ibilbidea 0,4 itsas milakoa izango da (740 metro inguru). Helduen probak, berriz, 11:45ean hasiko dira gizonezko absolutuen probarekin, eta 5 minutu beranduago emakumezkoen txanda izango da. Horien ibilbidea 1,2 itsas miliakoa izango da (2.220 metro inguru).\
\
Izarraitz Igeri Elkarteko lau igerilari absolutu (Rafa Zubeldia, Leire Ceciaga, Ainhoa Goenaga eta Pablo Etxeberria) eta bi igerilari infantil (Jone Goenaga eta Maialen Sudupe) bertan izango dira. Horiez gain, badira zeharkaldian izena emanda dauden beste azpeitiar batzuk.\
\
Gipuzkoako Distantzia Luzeko Ligako sailkapen orokorrean, Izarraitz taldeko hiru igerilarik dute podiumera igotzeko aukera, azken proba horretan marka ona lortzen badute. Honakoak dira igerilari horiek: Maialen Sudupe (Infantil mailan), Pablo Etxeberria (Senior mailan) eta Leire Ceciaga (Master mailan).\
\
Zorte on guztioi!\
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide