Faktoria martxan

Urolab laborategia 2014ko ira. 17a, 12:18

Faktoriak aurreko asteazkenean eman zion hasiera Azoka Herritiki 'Euskal Herria: Ezkutuko zorra' dokumentalarekin. Jakintzaren transmisiorako eta eztabaida nahiz gogoetarako sortu den espazio honek egitarau zabala izango du egun hauetan. Gaur, asteazkena, bigarren filma ikusi ahal izango da Ta3. zine klubaren eskutik. Sanagustin kulturgunean izango da, 'Bidezko merkataritzari buruzko hiru begirada' dokumntala. Bihar, osteguna, berriz, ekonomia eraldatzaileei eta horiek herrien garapenean betetzen duten paperari buruz arituko dira 'Olatu Koop'-eko kideak. \ \ Asteburuan esparru desberdinetako ekintzaileek, beraien proiektuei buruzko azalpenak emango dituzte Faktorian, Olatz Prat eta Alex Silva kazetariek gidaturiko solasaldietan. Larunbat arratsaldean, 19:00etan, 'Herrigintza' topaguneko ondorioak azalduko dira Sanagustinen.\ \ Hemen egitaraua osorik:\ \ Irailak 17, asteazkena:\ \ 19:00etan bidezko merkataritzari buruzko Hiru begirada dokumentala eta mahai-ingurua, Ta3. zine klubaren eskutik, Sanagustin kulturgunean.\ \ Irailak 18, osteguna:\ \ 19:00etan ekonomia sozialaren garrantzia garapen lokalean hitzaldia. Sanagustin kulturgunean izango da Elkar-ekinek eta Olatu Koop-ek antolatuta.\ \ Irailak 20, larunbata:\ \ 09:30ean azokaren antolatzaile eta parte-hartzaileentzat gosaria, Sanagustin kulturgunean.\ \ 10:30ean Baserritarrak eta teknologia gai hartuta, www.baserritik.com eta www.urolakostaonline.com webguneen aurkezpena, Sanagustin kulturgunean.\ \ 11:00etan baserritar ekintzaileen aurkezpenak, Sanagustin kulturgunean. Biolur nekazaritza ekologikoaren aldeko elkartea, Ioritz Igarataundi eta Jon Arrue izango dira hizlariak.\ \ 13:00etan Urola Gustagarri egitasmoaren aurkezpena, Sanagustin kulturgunean.\ \ 17:30ean herrigintzako eragileen topaketa, Sindikatu Zaharrean.\ \ 19:00etan herrigintzako topaketen ondorioen aurkezpena, Sanagustin kulturgunean.\ \ Irailak 21, igandea:\ \ 11:30ean aisialdiaren inguruko aurkezpenak, Sanagustin kulturgunean. Bizikletan Bizi, Jauzika heziketa elkartea eta Azpeitiko pailazo taldea, Poxpo, Poxpolin, Joxepo ta Inaxito.\ \ 12:00etan afizioa ofizio elkarrizketa, Sanagustin kulturgunean. Ainara Garcia argazkilaria eta Gaztañaga anai arrebak, Amancay eta Eñaut.\ \ 12:30ean turismoaren inguruko aurkezpenak, Sanagustin kulturgunean. Errezilgo Etxeberri nekazal turismoa eta Beizamako aterpetxea.\ \ 13:00etan HemenBuy! Azoka 'on line'-aren aurkezpena, Sanagustin kulturgunean.\ \ Irailak 24, asteazkena:\ \ 19:00etan 'Biziberri' dokumentala eta mahai-ingurua Ta3. zine klubak antolatuta, Sanagustin kulturgunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide