Denboraldi berri honetan, helduek ere izango dute aukera Izarraitz Igeri Elkartean beraien tamainako entrenamendua egiteko. Entrenatzaile baten laguntzaz igeriketa urte osoan zehar egin ahal izango dute.\
\
Printzipioz, behintzat, astegunetan (asteartetik ostirala bitartean) lau entrenamendu izango dira, 07:00etatik 08:00etara, eta zapatu goizean, bosgarren entrenamendua izango da. Zapatuko ordutegia, oraindik zehaztu gabe dago. \
\
Urriaren 4an, zapatuan, entrenamendu-bilera egin nahi dugu Azpeitiko igerilekuan izan ditzakezuen kezkak argitzeko. Ordua zehaztuko dugu.\
\
Edozein zalantza baduzue, jarri lasai gurekin kontaktuan 607 498 500 telefonora deituta edo izarraitz.ie@hotmail.com helbidera idatzita.\
\
Animatu zaitez, taldeka, askoz atseginagoa da!\
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide