2014/09/28 Egun osoa

Seat 600 autoen topaketa

9:30etik 9:45etara Loiolan elkartuko gara.

Ondoren, Azpeitiko auzo desberdinetatik buelta egingo dute.

Gero, Azkoitira joango dira eta handik Madarixara.

Bertatik, Izarraitzko magaletatik Zestoara jaitsiko gara.

Zestoatik Azpeitira bidean hamaiketakoa egiteko geldiunea egingo dugu. 

12:30ean berriz ere kotxeak aparkatuko ditugu eta San Inazioren etxea bisitatuko dugu. 

14:00etan Uranga Jatetxean bazkaria izango dugu.

Bazkaldu eta gero Azpeititik azken buelta eman ostean, bakoitzak bere bidea hartuko du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide