I. Flysch Beltza Itsas Zeharkaldi Bikoitza\
\
Zapatuan, irailaren 27an, I. Flysch Beltza Itsas Zeharkaldi Bikoitza jokatuko da Saturraran, Mutriku eta Deba artean, Eibarko Urbat I.K.E.-k antolatuta.\
\
Igerialdi luzeak 6000 metro izango ditu eta 16:30etan emango zaio irteera Saturrarango hondartzatik. Igerialdi motzak berriz, 3000 metrotako luzera izango du eta 17:30etan irtengo dira igerilariak Mutrikuko portutik. Bi proben helmuga Debako hondartzan izango da.\
\
Izarraitz Igeri Elkarteko hiru igerilari daude izena emanda, Rafa Zubeldia, Leire Ceciaga eta Pablo Etxeberria. Horiez gain, badira zeharkaldian izena emanda dauden beste azpeitiar batzuk.\
\
Animo eta zorte on!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide