Emaitza onak I.Flysch Beltza Itsas Zeharkaldian

Pasa den zapatuan I. Flysch Beltza Itsas Zeharkaldi Bikoitza jokatu zen Saturraranen, Mutriku eta Deba artean. Izarraitz Igeri Elkarteko hiru igerilari zeuden izena emanda, Rafa Zubeldia, Leire Ceciaga eta Pablo Etxeberria. Rafa Zubeldiak eta Leire Ceciagak igerialdi luzean hartu zuten parte, eta Pablo Etxeberriak, berriz, gaixorik, baja izan zen azken unean.\ \ Denboraldiko azkeneko itsas zeharkaldi ofiziala izan zen eta postu onak lortu zituzten bi igerilariek:\ \ • Rafa Zubeldiak zazpigarren postua lortu zuen sailkapen orokorrean.\ • Leire Ceciagak, berriz, seigarren postua emakumezkoetan eta 28. postua sailkapen orokorrean. \ \ Bestalde, urriaren 18an, Rafa Zubeldiak, Mikel Mangasek, Iurgi Zabaletak, Alex Epeldek, Beñat Juaristik eta Imanol Badiolak erronka ederra dute Lanzarote eta Fuerteventura irlen artean. La Bocaina 15 kilometrotako itsas zeharkaldian izena emanda daude eta, zapatuko proba, test modura ondo etorriko zitzaien. Lanzaroteko Playa Blanca-Yaizatik irten eta Fuerteventurako Corralejo-La Oliva hondartzaraino igeri egin beharko dute.\ \ Zorionak eta zorte on!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide