Azpeitia, 'Seiscientoszaleen' gunea

Urola Kostako Hitza 2014ko irailaren 29a

Atzo, igandea, goizean hainbat 'Seiscientoszale' elkartu ziren Azpeitian. Herrian buelta egin ostean, Azkoitira joan ziren, eta handik Madarixara. Gero, Zestoara joan ziren eta han hamaiketakoa egin ostean Azpeitira itzuli ziren. 12:30ak aldean aparkatu zituzten autoak Loiolan, eta San Inazioren etxea bisitatu zuten. Ondoren, bazkaria egin zuten Uranga jatetxean. Argazki gehiago Urola Kostako Hitza-ren webgunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide