Eskoziaren aldeko ekitaldiaren ostean, lanean jarraitzen dugu

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gure Esku 2014ko ira. 29a, 17:52

Eskoziako erreferendumaren harira egin genuen ospakizunarekin eman genion hasiera ikasturteari. Ezin ukatu Eskozia eta Katalunia bidea irekitzen ari direla eta jarraipen berezia egin behar diegula bi herriotako prozesuei. Hala ere, Euskal Herriak ere ezin du atzera geratu. Eta, beraz, gure prozesuari ere bide eman behar diogu.\ \ Irailaren 27an, Gasteizen, herrietako ordezkariek egindako batzarrean bi inflexio puntu markatu ziren: Azaroaren 8a eta ekainaren 20a. Eta azpeitiarrok ere izango dugu gure hondar alea jartzeko aukera, batean zein bestean. Hala ere, Azpeitian bertan ere izango da aukerarik.\ \ Horrenbestez, ikasturtearen hastapen honetarako, Azpeitiko Gure Esku Dago taldeak hiru ekimen antolatu ditu: \ \ - Urriaren 1ean: Anjel Oiarbideren hitzaldia. \"Gure Esku Dago: Non gaude eta nora goaz\" izenburupean, Sanagustinen, 19:00etan.\ \ -Urriaren 8an: Pat Riceren hitzaldia. \"Ipar Irlanda Ostiral Santuko Akordioaren ondoren: Etorkizuneko erronkak\" izenburupean, Sanagustinen, 19:00etan\ \ - Urriaren 11an: Herritarren Batzarra, Baigeran, 10:00etan. Helburua da taldearen nondik-norakoak azaldu, partekatu, eta denon artean irten daitezkeen ideiak jasotzea. Aurrera begirako erronkak definitu ahal izatea, denon artean.\ \ Beraz, Azpeitiko Gure Esku Dagoko kideok zuek guztiok gonbidatzea nahiko genuke. Gure Esku Dagoelako etorkizuna, eta gure eskuak denon eskuak izan behar dutelako!\ \

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide