Leintz Gatzagako (Gipuzkoa) Pilota Txapelketako finalean partidu guztiak irabazi dituzte Ilunpe Pilota Elkarteko jokalariek. Lau bikote joan ziren hara, igandean, eta lan ona egin zuten guztiek. Honakoak dira txapelketako finaleko emaitzak:
- Aurre-benjaminak
Otaegi-Elosegi (Azpeitia) 22 – Babarro-Ibarlucea (Urretxu) 11
- Benjaminak
Barandiaran-Telleria (Zegama) 20 – Arzallus-Arrizabalaga (Azpeitia) 22
- Alebinak
Egiguren-Elosegi (Azpeitia) 22 – Irañeta-Alceerreka (Elorrio) 17
- Infantilak
Murua-Llodio (Arrasate) 14 – Egiguren-Iriarte (Azpeitia) 22