Jantoki begetarianoa estreinatuko dugu urriaren 10ean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2014ko urr. 3a, 13:18

Aurten berrikuntza interesgarri batekin gatoz Azpeitiko Gaztetxetik: Jantoki bejetarianoa. Hilean behin, bost euroren truke afari bejetariano goxo batez gozatzeko aukera izango dugu, merke, ondo eta giro ezin hobean.\ Afariaren ondoren ikuskizunak eta eskaintza kulturalak antolatuko dira eguna biribiltzeko, antzerki, kontzertu eta antzekoekin.\ Lehen aldiz, hilaren 10ean antolatuko dugu, eta 20:00etatik 21:30era egongo da irekita sukaldea. 22:30ean, berriz, Ttak antzerki talde zarauztarraren eskukik \"Ta oain ze?\" antzezlana ikusteko aukera izango dugu.\ \ Hona hemen menua:\ Sarrera: guakamole eta tumaka ogi xigortuak.\ Bigarren platera: pasta entsalada eta etxeko pizza.\ Postrea eta kafea, barne.\ \ Animatu, eta eman zuen babesa ikasturte honetako apustu berriari, Azpeitiko Gaztetxeko sukaldari taldea indar eta gogo biziz dago, eta etortzen dena ez da damutuko, egin proba!\ \ On egin!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide