'Inperialismoa Ukrainan eta herri erresistentzia Donbassen' hitzaldia asteartean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2014ko urr. 6a, 08:54

'Inperialismoa Ukrainan eta herri erresistentzia Donbassen' izeneko hitzaldia entzuteko aukera izango dugu urriaren 7an, asteartea, 19:00etan hasita, Gaztetxean. Ukraina 4.000 kilometrora egon arren, bertako gatazkaren berri oso gutxi dakigu, eta gainera iristen zaiguna desitxuratua da gehienetan. \ Hitzaldia Jon Kortazar historialariak emango du, eta ondoren, Donbass-en bertan Banda Baossoti musika taldeak antolaturiko 'Caravana Antifascista'-ren baitan, Donbass-en bertan egon den brigadista baten bizipenak entzuteko aukera izango dugu. Ez galdu aukera, eta animatu!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide