Irlandako mugimendu errepublikarreko militante beteranoa da Pat Rice (Camlough, 1941) eta Euskal Herrian aski ezaguna. Lanbidez hizkuntza irakasle izan da. Hizkuntza pila bat dakizki. Tartean gaelikoa, euskara eta quechua besteak beste. Sinn Feineko zuzendaritzan aritutakoa, batez ere kultura eta atzerri gaietan. \
\
Euskal Herriaz maitemindua, Lizartzan pasatu ohi ditu urtean pare bat hilabete. Eta gaurkoan gurean izango da Ostiral Santuko Akordioaren edo Stormoteko akordio gisa ere ezaguna den horren baitan erabakitzeko eskubideak duen lekuaren eta egun izan dezakeen translazioaren inguruan aritzeko.\
\
Dudarik gabe, hizketaldi interesgarria izango dugu! Animatu zu ere! Gerturatu Sanagustinera arratsaldeko 19etan!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide