Haurrak gustura Miriam Mendozaren ipuin kontaketan

Uztarria.eus 2014ko urr. 21a, 12:05

Azpeitiko Udal Liburutegiak ipuin kontaketen 25. urteurrena ospatzeko antolatutako kontaketa zikloaren baitako bigarren emanaldia eskaini zuen atzo, astelehena, Miriam Mendozak. Haur Hezkuntzako bosgarren mailako haurrei zuzendutako saioa eskaini zuen Udal Liburutegian, eta ipotx saltarinaren, azenario erraldoiaren, eta Peio arrantzalearen kontakizunekin gozatu ahal izan zuten bertaratu ziren umeek. Ostiral honetan lau eta hamar urte bitarteko haurrentzat Xalto pailazoaren emanaldia izango da liburutegian, 18:00etan hasita.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide