Ostiral honetan kantu-poteoa izango da Sanjuandegin

Erabiltzailearen aurpegia XJ Auzolanean 2014ko urr. 22a, 18:13

XJ Auzolaneanek eta Baigera jubilatuen elkarteak antolatuta kantu-poteoa izango da bihar, ostirala, Sanjuandegin. 18:00etan entsegua egingo dugu Iluntze auzo lokalean, eta 19:00etan hasiko da kantu-poteoa. Izaro eta Baigera II tabernen aurrean ariko gara kantuan, eta bukatutakoan luntxa egingo dugu lokalean.\ \ Animatu eta etorri kantatuz ondo pasatzera!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide