Zer egin nahi dugu?
\
\
Azaroaren 8an mosaiko erraldoi bat egin nahi dugu Donostiako Zurriola hondartzan. Milaka lagun elkartzea litzateke helburua.
\
\
Mosaiko erraldoia, zertarako?
\
\
Kataluniako galdeketaren bezperatan eta Eskoziako erreferenduma pasata, gu ere erabakitzeko eskubidea noizbait egikaritzeko lanean ari garela adierazteko. Aurtengo ikasturtean egiteko ditugun lanei elkarrekin ekiteko. Berriz ere, Fikoban zabaldu genuen aterkipean elkarrekin jarduteko!
\
\
Mosaiko erraldoia, nola?
\
Mosaikoa egiteko bi material erabiliko ditugu: koloretako aterki eta petoak. Eta noski, hirugarren osagaia gu geu izango gara! Herritarrak! Aurrez diseinatutako irudi batzuk denon artean osatuta ahaleginduko gara geure lanari merezitako bultzada ematen. Egunean bertan, beraz, mosaikoa egiten lagunduko diguten teknikoen esanari kasu egitea nahikoa izango da irudi ederrak sortzeko!
\
\
Eta parte hartu nahi badut?
\
\
Erraza da mosaiko erraldoian parte hartzea, baina aurrez izena ematea ezinbestekoa izango da azaroaren 8an dena erraz-erraz egin nahi badugu.
\
\
Izena emateko modurik errazena: herriz herri Gure Esku Dago dinamikako batzordeek salduko dituzten txarteletako bat erostea (5 euro). Txartel hori erosterakoan zure izena emango duzu mosaiko erraldoian parte hartzeko, eta era berean, txartel horrek balioko dizu azaroaren 8an dagokizun petoa eta aterkia eskuratzeko (material hori zuretzako izango da gero).
\
\
Azpeitian ondorengo egun eta orduetan jarriko ditugu izena emateko mahaiak:
\
\
Urriak 24:
\
\
19:00etatik 20:30era, plazan.
\
\
20:30etik 22:00etara, Potologoak antzezlana dela eta, Soreasu antzokian.
\
\
Urriak 25:
\
\
12:00etatik 14:00etara, plazan.
\
\
16:00etatik 17:00etara, Zezen-plazan.
\
\
Urriak 26:
\
\
12:00etatik 14:00etara plazan.
\
\
Urriak 31:
\
\
18:30etik 20:30era plazan
\
\
Azaroak 1 eta 2, zehazteko.
\
\
Lokala: Urriaren 27tik aurrera egunero irekita egongo da arratsaldez 17:30etik 19:30era bitartean.
\
\
5 euro parte hartzearen truke?
\
\
Ahal den neurrian, bai. Gure Esku Dago dinamika herritarra izaki, egiten ditugun ekimenak autofinantzatu beharra daukagu eta zentzu horretan, Mosaiko Erraldoia egiteko erabiliko dugun materialaren gastua norberak ordaintzeko ahalegina egin nahi genuke. Ekimen honek, noski, bestelako gastuak ere izango ditu, eta beraz, norberak jarritako 5 eurorekin ez dugu ekimen guztia finantzatzea lortuko, baina bai zati bat behintzat.
\
\
Esan gabe doa, inork 5 euro horiek ordaindu ezingo balitu, ezingo dela hori parte hartzeko muga izan.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide