Azpeitiko Sare herritarrak batzarra egingo du ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Sare Herritarra 2014ko azaroaren 3a

Uztailaren 5ean, preso, iheslari eta deportatuen giza eskubideen defentsan, Azpeitiko sare herritarra ehuntzen hasteko asmoz, topaketak burutu genituen eta 45 herritar bertaratu ginen.\ \ Orduz geroztik, ekarpenak jasotzen jarraitu dugu hainbat tabernetan jarritako kutxatillen bitartez, eposta bidez edota zuzeneko harremanaz.\ \ Jasotako ekarpenen araberako ondorioak eta aurrera begirako erronkak azaltzeko batzarra burutuko dugu azaroaren 6an, ostegunean, arratsaldeko 19.00etan sindikatu zaharrean.\ \ Batzarrean, mugimendua nola antolatu eta aurrera begirako erronkak azaltzeaz gain, herriko plangintza zehazten saiatuko gara guztion artean.\ \ Euskal preso, iheslari eta deportatuen giza eskubideen defentsan, azpeitiko sare herritarra ehundu dezagun!\ \ Gonbidapena luzatuta dago, sarekide izateko prest?

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide