Pasa den ostegunean batzarrera bertaratutakoen artean adostu genuen astearteetako hitzordua. Mugimendua sendotuz doan heinean eta lan taldeak sortu ahala, maiztasun ezberdinekin hitzordu gehiago deituko ditugu.
\
\
Beraz, badakizu, preso, iheslari eta deportatuen giza eskubideen defentsan zure hondar alea eman nahi baduzu, gaur, asteartea, eta aurrerantzean asteartero, 19:00etan Sindikatu Zaharrean elkar ikusiko gara.
\
\
Gonbidapena luzatuta dago, sarekide izan nahi?
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide