Izarraitz Igeri Elkarteko infantil eta junior igerilariek Bergarako Agorrosin igerilekuan Neguko ligako bigarren jardunaldia izan zuten joan den zapatuan.\
\
Denboraldia hasi besterik ez da egin, baina hori ez da izan aitzakia fruituak jasotzen hazteko. \
\
Zapatuan, Paula Urrestillak, hiru gutxiengo lortu zituen Udako Infantilen Espainiako Txapelketan parte hartzeko. 50 eta 100 libre eta 100 bizkar probetan ariko da, hain zuzen ere.\
\
Bigarren zita horretan, entrenatzaileek aurrez esandako denboretan ibili ziren Izarraitzeko igerilariak. Eskolako azterketak eta karga handiko entrenamenduak ez dira baldintza aproposenak denbora onak lortzeko, baina, hala ere, ia denek maila oneko denborak lortu zituzten. \
\
Animo, denboraldia hasi besterik ez da egin eta!\
\
Bestalde, igandean, Izarraitz Igeri Elkarteko Iker Aizpuru eta Lander Uria Konporta K.E. ordezkatuz, Zarauzko Aritzbatalde Igerilakuan izan ziren Mapfre Egokitutako Igeriketa topaketetan parte hartzen. Biak, oso gustura gelditu ziren egindako lanakin eta, horretaz gain, Ander Romarate igerilari paralinpikoarekin lehiatzeko aukera ere izan zuten. \
\
Txapelketaren ondoren, Iker Aizpuru aukeratua izan zen urtarrilean Valladoliden ospatuko den txapelketan parte hartzeko. \
\
Zorionak Bergaran eta Zarautzen izan zinaten guztioi!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide