Ezer baino lehen, lerro xume hauen bidez, gure berotasuna helarazi nahi diegu Iñakiren senide eta gertukoei.\
\
Arazo sozialekiko kezkak barnean iltzatuak zeramatzan Iñakik. Pobrezia eta bazterketa egoerak goia jo duten honetan beharrezkoa ikusi zuen herritarrak batu eta bestelako eredu baten aldeko lanari lotzea. Kausa justu honi bere denbora eta esperientzia eskaintzeko prestutasunak eraman zuen Elkar-ekin taldean burubelarri inplikatzera. Interes pertsonalik gabe, justizia soziala xede bakar zuela, zuen onena eskaini digu ahalegin kolektibo honetan.\
\
Gaixotasun latz honek zaildu dio lan hauekin jarraitzea azken hilabeteotan. Halare, hurbiletik jarraitu du taldearen lana. Hurbiletik jarraitu dugu guk ere egoera.\
\
Utzi gaituen honetan, bere eginahala eskertu eta gure maitasuna adierazteko omenaldi txiki bat egingo diogu, gaur arratsaldean, elizkizunak amaitu ondoren.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide