Dantza suelto ikastaroa Gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie

Santo Tomasetako karroa prestatzearekin batera, kalejira ere pentsatzen hasiak gara. Ez dakizula oraindik arin-arina dantzatzen? Fandangoarekin arazoak? Orain duzu ikasteko aukera paregabea.\ \ Bihar, asteazkena, 19:00etan lehen bilera izango dugu ikastaroaren egun eta ordutegia zehazteko, eta lehenbailehen lehenengo hanka jokoekin hasiko gara.\ \ Gure erritmora eta beharretara egokitzeko musikariak zuzenean izango ditugu etsegu orduetan. Animatu eta jarrai dezagun festak gure dantzekin apaintzen!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide