Datorren asteazkenean ekingo dio Elkar-ekinek Bigarren Eskuko Azokarako materiala biltzeari

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2014ko abe. 5a, 10:11

Datorren asteazkenean, abenduak 10, ekingo dio Elkar-ekinek abenduaren 19an eta 20an egingo den Bigarren Eskuko Azokarako materiala biltzeari. Abenduaren 10etik 17a bitartean egingo da material bilketa.\ \ Egun horietan, Bigarren Eskuko Azokarako materiala eman nahi dutenek aukera bat baino gehiago izango dute horretarako:\ \ - 18:30etik 20:30era, Sanjuandegiko Auzo Lokalean eta Soreasu antzokiaren ondoko lokalean.\ \ - Beraien ordutegien barruan: Urola Ikastolan, Azpeitiko Ikastola Ikasberrin, Iraurgi Ikastetxean, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain, Iraurgi Ikastetxea eta Gazte Informazio Bulegoan (Udaltzaingoaren ondoan)\ \ AZOKA EGUNAK\ \ - Abenduaren 19an, 10:00-13:00 eta 16:00-20:00 artean Soreasun\ - Abenduaren 20an, 10:00-14:00 eta 16:00-20:00 artean Sanjuandegin\ \ Ohar garrantzitsuak:\ \ - Nahi adina material ekarri daiteke.\ \ - Soberan gelditzen zaigun materiala aurrerago aterako dugu, helburu berberekin eta antzeko proiektu edo egitasmoetan.\ \ Asmoaren nondik norakoak:\ \ - Etxe askotan bazterrean utzita dauden umeen jostailuak, bizikletak, liburuak, eskolako materialak, arropak eta bestelakoak bildu nahi ditugu, horiei erabilgarritasuna eman eta behar dituzten haurren eskuragarri jartzeko.\ \ - Erabilgarria izan daitekeen material guztia jasotzea da gure asmoa. Ez dugu mugarik jarriko eta etxeetan soberan dagoen ahalik eta material gehien biltzen saiatuko gara.\ \ - Materiala donazio bezala jasoko da.\ \ - Behar handienak dituzten herriko umeei bono bana emango zaie opari bat dohainik har dezaten. Udaleko zerbitzu sozialen zerrenda erabiliko da banaketa hori egiteko. Gainontzeko materiala prezio merkean jarriko dugu salgai, edozein herritarren eskuragarri egon dadin. \ \ - Lortzen den dirua antzeko ekimenak bultzatzeko erabiliko dugu, pobreziari eta bazterketari aurre egin eta Azpeitia justu bat lortzeko gure eguneroko lanean, hain zuzen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide