Jabi beso zabalik hartuko dugu

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Sortu 2014ko abe. 5a, 11:59

13 urte dira Jabi Agirrek Azpeititik alde egin behar izan zuela. 2003an atxilotu zutenetik Frantziako eta Espainiako espetxe desberdinetan sakabanatua eta urrundua izan da. Bere eskubideak, ehunka euskal preso politikoenak bezala, etengabe urratuak izan dira. \ \ Igandean, abenduak 7, berreskuratuko du askatasuna Jabik, eta Azpeitiko Sortutik Jabiri merezi duen harrera egitera deitu nahi ditugu herritarrak. Hainbeste urtetan herritik kanpo izan ondoren Jabi beso zabalik hartuko dugu, beste behin herri honek bere presoekin duen elkartasunaren eta maitasunaren adierazgarri. \ \ Benetako konponbidea lortzeko, ezinbestekoa dugu preso eta iheslari guztiak herrian izatea, etxean, beren senide eta lagunen artean. Eta hau lortzeko, datozen asteetan euskal presoen eskubideen alde egingo diren ekitaldietan parte hartzera animatu nahi ditugu azpeitiar guztiak. Lortuko dugu!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide