Lagun Onakeko albuma eta kromoak salgai daude dagoeneko

Lagun Onak futbol taldeak oroigarri eder bat atera du, elkarteko jokalari eta tekniko guztien argazkiekin. Larunbatean aurkeztu zuten argazki bilduma, eta dagoeneko arrakasta izaten ari da herrian. Bilduma bera zein hura osatzeko kromoak eros daitezke dagoeneko, eta honako dendatan eskura daitezke: Garmendipeko kantinan, Lasa gozotegian, Leku Ederren (Salan), Pittinka jostailu dendan, Laratz tabernan eta Kiroldegiko tabernan. Kromoak bederatzinaka eros daitezke, eta sobre bakoitzak euro bateko prezioa du.\ \ Gaztetxoenetatik hasi eta Espainiako Ligako Hirugarren Mailako gizonetaraino daude argazkiak. Izan ere, Lagun Onak elkartea osatzen duten kirolari eta laguntzaile guztiek hartu dute parte egitasmoan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide