Ainhoa eta Oihana Neguko Espainiako Txapelketara

Datorren asteburuan, abenduaren 12tik 14ra bitartean, Espainiako Absolutuen Neguko Txapelketa jokatuko da da Sabadellen (Katalunia). Espainiako 638 igerilarik hartuko dute parte, eta bertan izango dira gure taldeko Ainhoa eta Oihana Goenaga ahizpak, Omar Urbieta entrenatzailearen gidaritzapean.\ \ Ainhoak 50 metro bizkar, 100 metro bizkar eta 200 metro bizkar probetan hartuko du parte. Oihana, berriz, 50 metro libre, 100 metro libre eta 400 metro libre probetan ariko da.\ \ Goenaga ahizpek denboraldiko lehen zita garrantzitsua dute Sabadelleko Can Llong igerilekuan. Txapelketa goiztiar horrek, martxa hartzen hasteko eta denboraldian zehar hobetu dezaketena begiratzeko aukera emango die.\ \ Txapelketa hauetan parte hartzeko, gutxieneko gogorrak izaten dira, eta horiek lortzea ez da batere erraza izaten. Horregatik, txapelketa hauetan parte hartzea, ia sari bat izaten da gure igerilari gazteentzat.\ \ Zorte on eta egurre!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide