Gaur, Abenduak 10, Giza Eskubideen Nazioarteko eguna da. Euskal Preso eta Iheslari politikoen giza eskubideen bortxaketak inoiz baino zentzu gutxiago duten garai honetan, gogoetarako deia luzatzen dizuegu azpeitiarroi, mendekuan oinarritzen diren neurri ezberdinak deuseztatu eta gatazkaren konponbidea lantzeko denon elkarlana beharrezkoa baita.
\
\
Herriko gune esanguratsuenetan ikusiko dituzuen ikurren bidez, kolektibo hauek jasaten dituzten bortxaketa onartezinak salatu nahi ditugu eta bide batez, geure burua ataka horretan jarriz, guztiok giza eskubideen bermea behar dugun kontzientzia hartzera bultzatu.
\
\
Euskal herrira NOW!
\
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide