Ainhoa eta Oihana Goenaga, egindako txapelketarekin gustura

Ainhoa Goenaga eta Oihana Goenaga sentsazio onarekin itzuli dira Sabadelletik (Katalunia). Bertan, espainiar estatuko igerilari onenak izan dira joan den aste bukaeran, Espainiako Absolutuen neguko txapelketan. 638 igerilari zeuden inskribatuta eta horien artean Izarraitz Igeri Elkarteko Ainhoa eta Oihana Goenaga ahizpak. Biek azaldu dute euren maila eta gustura etorri dira, txapelketan izan den maila kontuan hartuta. \ \ Denboraldi hasiera izateko, denbora onak lortu dituzte eta horrek lanean gogor jarraitzeko indarrak emango dizkie.\ \ Bien artean, sei probetan hartu dute parte eta hiru marka pertsonal eta adineko bi Euskadiko errekor berri lortu dituzte. \ \ Ainhoa Goenaga (1997):\ \ - 50 metro bizkar, 30:78 denbora, bere markatik oso gertu.\ - 200 metro bizkar, 2:19:70 denborarekin, marka pertsonala.\ - 100 metro bizkar, 1:04:71 denbora, bere markatik oso gertu.\ \ Oihana Goenaga (1999):\ \ - 50 metro libre, 27:14 denborarekin, marka pertsonala eta 15 urtekoen Euskadiko errekor berria.\ - 100 metro libre, 58:55 denborarekin, 15 urtekoen Euskadiko errekor berria.\ - 400 metro libre, 4:23:48 denborarekin, marka pertsonala. \ \ Orain, berriro, eguneroko entrenamenduak egitea tokatzen zaie hurrengo lehiaketak prestatzeko. \ \ Eutsi gogor Ainhoa eta Oihana!\

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide