Podemosen deskuidoa

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2014ko abe. 17a, 11:02

Donostiako Podemos-Ahal Dugu alderdiko hautagaitzetako batek Azpeitiko danborradako argazkia erabili du dokumentu baten azalean, Donostiakoa erabili beharrean. Dokumentuaren izenburuan ikus daiteke Donostiaren ingurukoa dela agiria, baina argazkiaren goikaldean Ainara Garcia azpeitiar argazkilariaren sinadura duen irudia Azpeitiko San Sebastian bezperako helduen danborradakoa da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide