'Fracking'-aren kontrako argazki erraldoia aterako dugu Santo Tomas egunez

Azpeitiar12 2014ko abe. 17a, 13:49

Azpeitiako Udalak ekaineko udalbatzarrean 'fracking'-aren aurkako mozioa onartu bazuen ere, Azpeitia osatzen duten herri mugimenduko eragileekin egon gara gai honekiko ditugun kezkak agertzeko eta beraien iritziak jasotzeko. Ia guztien atxikimendua jaso dugu hiru puntutan laburbildutako 'fracking'-aren aurkako txostenean, eta ekimena biribiltzeko argazki erraldoia atera nahi dugu Santo Tomas egunez, Perez Arregi plazatxoan.\ \ Horrelako gaiekin pasa ohi den moduan, 'fracking'-aren gaiarekin ere ez gaituzte ondo informatzen. Atzeko atetik sartuko dira eta hori egiten utziz gero, ez da atzera bueltarik egongo. Herritarroi, beraz, herri bezala astakeria horri erantzutea tokatzen zaigu berandu izan baino lehen. Oraingoan, argazki forman egingo dugu. Beraz, santotomasetako dantzen eta txorizoen artean 'fracking'-aren proiektuari gure gaitzespena adierazteko aprobetxatuko dugu. 12:30ean elkartuko gara Etxe Zuri aurrean.\ Gure urak eta lurrak jokoan daude. Beraz, animatu argazki erraldoira!\ \ 'Fracking' ez hemen, eta ez inon!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide