Izarraitzeko neskak Gipuzkoako Kopan garaile

Joan den asteburuan Zarautzen jokatu zen Gipuzkoako taldeen arteko kopan, Izarraitzeko neskek lehen postua lortu zuten, Tolosaldea eta Buruntzaldea taldeen aurretik. Txapelketa hori Gipuzkoan taldeka jokatzen den garrantzitsuena da eta horrek erakusten du zer nolako maila dugun Azpeitian.\ \ Aurreko urteetan, txapelketan parte hartu arren, igerilari kopuruagatik ezinezkoa zen lehenengo postuetan egotea. Aurten, beheko mailetatik etorri diren igerilariekin eta lehen zeudenekin, talde lehiakor bat osatzea lortu da.\ \ Lau jardunalditan banatuta zegoen txapelketa eta hasieratik lehen postuan mantentzea lortu zuten gure neskek. Maider Etxezabal, Naiara Perez, Ainhoa Goenaga, Oihana Goenaga, Maialen Aizpuru, Eva Astigarraga, Aiora Beristain, Jone Goenaga, Nerea Berasategi, Paula Urrestilla, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga izan dira taldea osatu duten igerilariak.\ \ Mutilen taldeari dagokionez, berriz, bakarkako probetan ondo lehiatu arren, taldeko sailkapenean ezin izan zuten lortu aurreko postuetan egotea, igerilari kopuru txikia dutelako. Jon Irigoien, Pablo Etxeberria, Jon Aizpuru, Iñaki Etxeberria eta Joanes Astigarraga aritu ziren Izarraitz Igeri Elkartearen izenean.\ \ Bi taldeen entrenatzaile den Omar Urbietaren lana ezinbestekoa izan da emaitza hauek gauzatzeko.\ \ Zorionak guztiei eta segi lanean! \

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide