Bigarren eskuko azokarekin lortu dituen 1.215 euroak lan sozialetara bideratuko ditu Elkar-ekinek

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2014ko abe. 23a, 11:50

Pasa den ostiralean Soreasu antzokian eta larunbatean Sanjuandegin jarritako postuetan lortutako dirua lan sozialetarako erabiliko du Elkar-ekin taldeak. Bide batez, eskerrak eman nahi dizkiegu materiala ekarri duten herritar guztiei, eta nola ez, azokaren prestaketan parte hartu duten herritarrei. \ \ Azokaren balorazio oso positiboa egiten dugu. Produktuak oso merke saltzen direla kontuan izanda, material pila saldu dela azpimarratu nahi dugu. \ \ Behin Gabonak pasata, eguneroko lanei helduko diegu berriro. Urtarrilaren 8tik aurrera Sindikatu Zaharrean elkartzen jarraituko dugu ostegunero, 19:00etan. Interesa duen orok parte hartzeko aukera du talde horretan. Animatu, beraz.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide