Gaur, abenduak 31, hainbat mendizale Erlora igo dira goiz buelta egiteko asmoz eta gurutzea falta dela ikusi dute.\
\
Ez dakigu noiz kendu duten, nork kendu duen eta zergatik kendu duten. Badirudi norbaiti min edo kalte egiten diola gurutze honek.\
\
Biharkoa historikoa izango da. Urtero bezala Erlora igoz ospatuko baitugu 2015 urtearen hasiera eta gurutze gabe ospatu beharko dugu.\
\
Lagun Onak Mendi Bazkunak guztiz baztertzen ditu era honetako ekintzak.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide