Gabonetako atsedeanaldia pasatu ondoren eta urte berriarekin batera, badator berriro 3. mailako futbola Garmendipera.\
\
Igandean, urtarrilak 4, izango da partida azpeitiarren eta Santurtziko taldearen artean, 16:30ean hasita. Ea talde azpeitiarrak bolada onari eusteko zortea alde duen; izan ere, azken 15 puntuetatik 13 lortuta iritsiko dira 2015eko lehen neurketara.\
\
Gabonak izaki, Lagun Onak futbol taldeak zozketa berezia egitea erabaki du, kilo bat angula hain zuzen ere, Errege jaietako ospakizunetarako sari ezin hobea.\
\
Beraz, igandean denok Garmendipera!\
\
LAGUN ONAK - IKASBERRI (Preferente maila)\
\
Bihar, larunbata, 18:30ean, Garmendipe futbol zelaian. Bittor Lekunberrik zuzenduriko taldeak herritarron arteko derbia du larunbatean. Premiaz betetako derbia, bi taldeek behar baitituzte puntuak sailkapenaren atzeko postuetatik ateratzeko.\
\
LAGUN ONAK - SANTUTUXU (Gazteen Liga Nazionala)\
\
Bihar, larunbata, 15.30ean, Garmendipeko zelaian. Xuban Peñak zuzentzen duen taldeak bolada txarrari amaiera eman zion urtea amaitzeko, Anaitasunari 0-3 irabazi ondoren. Ea orain bolada onari ekitenn dioten, horretarako bizkaitar arerio gogorra aurrean izango duten arren\
\
Aupa Lagun!\
\
Urte berrri on azpeitiar guztioi Lagun Onak futbol taldearen izenean!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide