Atzo (igandea) izan genuen sansebastian hauetako sokamuturreko lehen jardunaldia. Eguerdian, sokamutur txikia izan zen (argazkian, sei neska-mutil, atzo Erdikalean, irteteko prest), eta, ondoren, zezen txikiak eta poniak plazan, Arno ganadutegiko zezenekin (Zezen Beltz elkarteak ordaindu zuen eguerdiko saio hori). Arratsaldean, helduen sokamuturra izan zen, Bergarako Zezenak ganadutegiarekin (atera zuten lehen zezena ageri da irudian, Errebalean). Jende asko ibili zen.\
\
Bihar izango da beste saioa, San Sebastian egunez: helduen sokamuturra, 12:00-12:30 eta 16:30-20:00ak artean, Arno ganadutegiko zezenekin.\
\
Hurrena, karnabaletan: otsailaren 15, 16 eta 17an.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide