Neguko ligako laugarren jardunaldia Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz igeri elkartea 2015eko urtarrilaren 23a

Infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Neguko Ligako laugarren jardunaldia izango dute zapatu honetan. Azkoitiko igerilekuan izango da jardunaldia, 10:00etan hasita. Izarraitz Igeri Elkartetik hamabost igerilari joango dira bertara eta honako probetan hartuko dute parte:\ \ - Maider Etxezabal: 200 metro libre eta 50 metro tximeleta.\ - Naiara Perez: 100 metro bular eta 100 metro estilo.\ - Jon Irigoien: 50 metro libre eta 50 metro tximeleta.\ - Pablo Etxeberria: 100 metro bular eta 200 metro libre.\ - Jon Aizpuru: 100 metro bular eta 100 metro estilo.\ - Oihana Goenaga: 100 metro bizkar eta 100 metro estilo.\ - Eva Astigarraga: 50 metro libre, 100 metro bizkar eta 100 metro estilo.\ - Aiora Beristain: 100 metro bular eta 100 metro estilo.\ - Jone Goenaga: 50 metro libre, 100 metro bizkar eta 50 metro tximeleta.\ - Iñaki Etxeberria: 100 metro bular, 200 metro libre eta 50 metro tximeleta.\ - Joanes Astigarraga: 100 metro bizkar eta 100 metro estilo.\ - Nerea Berasategi: 100 metro bular eta 100 metro estilo.\ - Paula Urrestilla: 100 metro bular eta 200 metro bular.\ - Maialen Sudupe: 800 metro libre eta 50 metro tximeleta.\ - Maitane Goenaga: 100 metro bizkar eta 200 metro bular.\ \ Zorte on guztioi!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide