Oihana Goenaga eta Eva Astigarraga Euskadiko Selekzioarekin

Euskadiko Igeriketa Federazioak Jon Aizpuru, Oihana Goenaga eta Eva Astigarraga igerilariak aukeratu ditu, datorren zapatuan eta igandean (urtarrilaren 31n eta otsailaren 1ean) Castellonen jokatuko den infantil eta junior mailako Elkargo Autonomikoen arteko Espainiako Txapelketan parte hartzeko. Azkenean, Jon Aizpuru ez da Castellonen izango, aste horretan eskolako azterketak dituelako. \ \ Txapelketan proba hauetan hartuko dute parte:\ \ • Oihanak 50 metro libre, 100 metro libre, 200 metro libre eta 400 metro libre banakako frogetan hartuko du parte.\ • Evak 100 metro bular eta 200 metro bular banakako frogetan hartuko du parte.\ \ Horiez gain, erreleboko frogetan era ariko dira. Ziur gaude, ilusioz eta gogotsu ordezkatuko dutela Euskadiko Selekzioa eta, uretan duten guztia emango dutela. \ \ Zorte on!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide