Partida bat gutxiagorekin, bigarren postuan dira Xaputarrak Gipuzkoako Taldekako Xake Txapelketan

Uztarria.eus 2015eko otsailaren 2a

Pasa den zapatuan Gipuzkoako Taldekako Xake Txapelketako beste jardunaldi bat izan zen, baina eguraldi txarra tarteko atzeratu egin ziren hainbat partida. Tartean, Xaputarrek Urretxuko Goierri B taldearen kontra jokatu behar zuten neurketa. Xaputarrek azaldu dutenez, federazioak ez die oraingoz beste datarik jakinarazi. \ \ Horrenbestez, lehenengo postua galdu dute azpeitiarrek, Arrasateko taldeak 1 eta 3ko emaitzarekin irabazi eta 12.5 punturekin jarri direlako lehen postuan (Xaputarrek baino 1.5 puntu gehiagorekin). Hala eta guztiz, "itxaropentsu" daudela jakinarazi dute Azpeitiko partaideek: "Gelditzen diren jardunaldietan aurrez lortutako abantaila errekuperatzeko aukera izango dugu". \ \ Datorren larunbatean, arazorik ezean, Urretxura joango dira azpeitiarrak, Goierri A taldearen aurka aritzeko. \ Besterik gabe agurtzen naiz.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide