Gaztetxeko Masustak liburutegia txiki gelditu zitzaigun atzo, osteguna, etxebizitza alternatiben inguruko mahai-inguruan. Azpeitiko Ernaik, Elkar-ekinek eta Gaztetxeak antolatu zuten, eta elkarlanaren haziek fruituak ekartzen dituztela ikusi genuen. \
\
Oso-oso interesgarriak izan ziren, bai Errezilgo mediku-etxe auzo-etxearen proiektua, eta baita Errekalehor Gasteizko auzo okupatuko esperientzia ere. Hala ere, Azpeitiko etxebizitzaren inguruko alternatiben gainean eztabaidatzeko denbora gutxi izan genuen. \
\
Oraingoz, data bat jarri dugu, martxoak 14, Azpeitian garatu ditzakegun etxebizitza proiektuen inguruan eztabaidatzeko. Datozen asteetan, berriz, eragile eta norbanakoekin egongo gara buruan ditugun proiektuen gainean hitz egiteko.\
\
Ongi izan!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide