Igeriketako V. Open Master Zarautz saria izan zen zapatuan, eta bertan Izarraitz Igeri Elkarteko zortzi igerilari hauek izan genituen parte hartzen: Rafa Zubeldia (72), Leire Ceciaga (74), Julen Agirrezabalaga (79), Garikoitz Uzkudun (80), Eider Orbegozo (83), Aitzol Agirregomezkorta (87), Maider Etxezabal (90) eta Naiara Perez (92).\
\
Saria bi jardunalditan banatuta jokatu zen; goizeko saioa eta arratsaldekoa, hain zuzen ere.\
Izarraitz Igeri Elkarteko zortzi igerilariak eskualdeko igerilari onenekin aritu ziren lehian. Bertan, itsas zeharkaldietan aurreko muturrean ibiltzen diren Goñi anaiak eta Jaime Caballero lehiatu ziren. Horiez gain, adin tarte guztietako igerilariak ikusteko aukera izan genuen. \
\
Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariek estilo guztietako probetan parte hartu eta sasoi betean daudela erakutsi zuten. Emaitzei dagokionez, denetariko sentipenak egon ziren gure igerilarien artean. Batzuk oso gustura gelditu ziren egindakoarekin eta beste batzuk, berriz, ez ziren hain gustura gelditu.\
\
Master igerilariek eguna positiboki baloratu zuten. Batez ere, beraien arteko giro aparta azpimarratu zuten eta orokorrean egun polita pasatu zutela aipatu zuten. Txapelketan parte hartu zuten igerilariek beldurrak alde batera utzi eta horrelako txapelketetan parte hartzeko deia egin diete elkarteko gainerako masterrei, guztiek ondo egiten dutelako igerian.\
\
Zorionak guztio!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide