Pasa den zapatuan eta igandean, Euskal Herriko Neguko Txapelketak jokatu dira Iruñean eta Irunen. Infantilak Irungo Azken Portu igerilekuan izan ziren, eta juniorrak eta absolutuak Iruñako Amaya igerilekuan.\
\
Ainhoa Goenaga (absolutua), Pablo Etxeberria (juniorra), Jon Aizpuru (juniorra), Oihana Goenaga (juniorra), Maialen Aizpuru (juniorra), Eva Astigarraga (juniorra) eta Aiora Beristain (juniorra) Iruñako Amaya igerilekuan lehiatu ziren, eta Irungo Azken Portu igerilekuan jokatutako txapelketan, berriz, Jone Goenagak, Nerea Berasategik, Paula Urrestillak, Maialen Sudupek eta Maitane Goenagak hartu zuten parte infantiletan.\
\
Negu denboraldiko azken aurreko zita garrantzitsuena zuten, eta uzta ederra bildu zuten bi igerilekuetan. Bakarkako probetan, 4 urrezko domina, zilarrezko 7 eta brontzezko 3 lortu zituzten. Horiez gain, infantil neskek, 4×100 estilo eta 4×100 libre probetan, zilarrezko domina bana eskuratu zuten.\
\
Junior eta absolutuen txapelketak bi helburu lortu ditu; bata, prestakuntza on bat egitea Espainiako txapelketan parte hartu behar dutenek, eta bestea, eskolako azterketak bukatu eta lesioetatik osatu direnentzat berriro lehiaketetan parte hartzen hastea.\
\
Infantilek, berriz, aurreko astean bezala, izugarrizko lorpenak eskuratu zituzten, hona hemen esanguratsuenak:\
\
– Paula Urrestillak gutxieneko bat neguko eta udako Espainiako txapelketetarako (200 metro estilo).\
\
– Maitane Goenagak gutxieneko bat neguko eta udako Espainiako txapelketetarako (200 metro libre).\
\
– Maialen Sudupek gutxieneko bat neguko eta udako Espainiako txapelketetarako (200 metro bizkar) eta beste bat udako txapelketarako (200 metro libre).\
\
– Infantil neskek gutxieneko berri bat lortu zuten neguko eta udako Espainiako txapelketetarako (4 x 200 metro libre erreleboetan).\
\
Igerilari bakoitzak lortutako postuak honako hauek izan ziren:\
\
- Ainhoa Goenaga: 50 bizkar (15.) eta 200 bizkar (8.).\
- Pablo Etxeberria: 200 bizkar (4.), 100 libre (15.) eta 50 bizkar (7.).\
- Jon Aizpuru: 50 libre (7.), 100 libre (8.), 400 libre (12.) eta 200 libre (17.).\
- Oihana Goenaga: 100 libre (junior 1. eta absolutu 1.), 50 bizkar (2.), 100 tximeleta (3.) eta 50 libre (2.).\
- Maialen Aizpuru: 50 bizkar (18.), eta 200 bizkar (11.).\
- Eva Astigarraga: 200 bular (2.), 100 bular (5.) eta 50 bular (10.).\
- Aiora Beristain: 100 libre (4.), 50 bizkar (12.), 50 libre (5.) eta 50 tximeleta (7.).\
- Jone Goenaga: 50 libre (4.), 100 libre (3.) eta 200 libre (9.).\
- Nerea Berasategi: 100 libre (8.), 100 tximeleta (7.) eta 200 libre (8.).\
- Paula Urrestilla: 50 libre (2.), 200 libre (2.) eta 200 estilo (2.).\
- Maialen Sudupe: 200 bizkar (1.), 200 libre (5.) eta 100 libre (2.).\
- Maitane Goenaga: 100 estilo (1.), 50 libre (5.) eta 200 libre (3.).\
\
Hurrengo sariketa Espainiako Txapelketa izango dute. Oraindik egun batzuk dituzte prestaketekin jarraitzeko, eta asteburuko emaitzak ikusita, itxaropentsu egoteko arrazoiak dauzkagu.\
\
Bestalde, zapatuan, Donostiko Altza Kiroldegian, Igeriketa Egokituko Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen. Izarraitz Igeri Elkarko Ander Idoeta, Lande Uria eta Iker Aizpuru izan ziren bertan, Konporta K.E. ordezkatuz.\
\
Hirurak maila ona erakutsi zuten eta gustura etorri ziren egindako lanarekin. Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak azpimarratu zuen, giro bikainean lehiatu zirela igerilari guztiek, bata besteari animatuz.\
\
Igandean berriz, Iruñean jokatu zen Euskal Herriko Neguko Igeriketa Egokituko Txapelketa. Gure taldeko Iker Aizpuruk parte hartu zuen eta aurreko egunean bezala oso gustora gelditu zen egindako lanarekin.\
\
Laburpen honetan ezin dugu ahaztu Naiara Perez masterra. Zapatuan, I. Master Karioscore sarian parte hartu zuen 1500 metro libre proban, 10. postua lortuz 21:45:19 denborarekin.\
\
Zorionak eta aupa Izarraitz!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide